Bariku arratsaldeko plana: amillara eskaletan, ta klaro eskaladie ezta trago bat hartu arte amaitzen asike hor gauz gure tragotxue hartzen ta derrepentien hurrengo eguneko plana agertzen da: Dima. Bai, bai, Dima.
Nik hasieran beste plan bat naukon buruen, baña hau interesantiaue pentsau jaten. Diman nekazal punk ospatzen zan (kontzertu punk batzuk, ta hauren tartien gure lagun batzuk "Sok Asalto"). Ba hori, gure plana hau zan: Durengotik urten ta Dimara juen kontzertuetara, baña bidie ibiltzen eitie zan istorixie!!! Mugarra, Leungane, Artatxagan.... Ba benga, zelako planazue!!!
Goizien gosaltzeko gelditzen ga ta fallo del trio kalabera... batek atzo gabien orkatille okertu zaben ta gaur ezin mendi bueltatxue ein!!! kaguen...Ta zer eingu, Durengon gelditu? Keba!!! hor guez las dos marias Durengo ta Dima arteko kamiñuek deskubriduten!!!!
Lesionauen azalpenak entzun eta gero (pistatik juen, leungane ostien ez sartu harrixetatik ez krestatik, obatik juen....) ba Mañaritik hasi giñun gure abenturatxue... ta zer pentsetan dau lesionauek, kasu eingo dotzegule? jaja, ba ez. Ingurue aurretik ezagune zalez ba hortik ibili giñen gure orientaziñue konprobetan, pista kanpotik, harrixetatik, krestetatik...., saltsilla apur bat emon beharko jako bidiai ez?
Mugarra |
Ta hobiena on dator, iñunganera heldu giñenien, obarako bidie hartu bugiñun, baña lar arin zan gero Dimara heltzeko, asike planai bueltie emon dotzegun: beste bide bat hartzen bagiñun Baltzolatik pasau ahalko giñen, eskaletan dauen jentie ikusi, ta gero Dimara juen. Bide luziaue baña interesantiaue, asike hori ein giñun.
Apur bat eskumarau Intxaursaltsa |
Baltzolako koba inpresionantera heldu giñenien bazauen jentie eskaletan, ta kasualidadie lagun batzuk be bai. hauerakz berbetan hasi, guk zeozer jan ta azkenien enbidixan enbidixaz beraien katuen tallie preguntau ta guk be eskaletan amaitu giñun. Hobeto esanda "eskaletan" ze Baltzolako biak oso polittek, baña guretzako oniño gradu handixe.... asike hor ibili giñen intxaursaltsa bian intentuek eiten, oso politte! Joder, zeñek esango zaben eskalau ta dana eingo giñule? eske zelako egune, parajie super politte, laguntzie be bai, ta gañera eskaletako aulerie eukin!!! baña gure rekorridue ez da amaitu, ondiño Dimara heldu behar gara, asike aurrera.
Egindako ibilbidie |
Azkenean bide generaletik kilometro batzuk ein ostean Dimako kartela ikusi giñun. Helburue beteta!!!! Diman gauz!!!! ta zelako ondo pasau dogun egune, ta oniño gelditzen dana klaro, ze azkenien kontzertuetara etorri gara!
Ba hor ikusi giñuzen gure lagunek (lesionae barne) ta beste ezagun batzuk be bai. Kontzertuen oso oso ondo pasau giñun ta ta barre batzuk be bota giñuzen ta gero, ba gero gerokuek...
No hay comentarios:
Publicar un comentario