2011/06/09

Helburua: Dima!

Bariku arratsaldeko plana: amillara eskaletan, ta klaro eskaladie ezta trago bat hartu arte amaitzen asike hor gauz gure tragotxue hartzen ta derrepentien hurrengo eguneko plana agertzen da: Dima. Bai, bai, Dima.

Nik hasieran beste plan bat naukon buruen, baña hau interesantiaue pentsau jaten. Diman nekazal punk ospatzen zan (kontzertu punk batzuk, ta hauren tartien gure lagun batzuk "Sok Asalto"). Ba hori, gure plana hau zan: Durengotik urten ta Dimara juen kontzertuetara, baña bidie ibiltzen eitie zan istorixie!!! Mugarra, Leungane, Artatxagan.... Ba benga, zelako planazue!!!

Goizien gosaltzeko gelditzen ga ta fallo del trio kalabera... batek atzo gabien orkatille okertu zaben ta gaur ezin mendi bueltatxue ein!!! kaguen...Ta zer eingu, Durengon gelditu? Keba!!! hor guez las dos marias Durengo ta Dima arteko kamiñuek deskubriduten!!!!

Lesionauen azalpenak entzun eta gero (pistatik juen, leungane ostien ez sartu harrixetatik ez krestatik, obatik juen....) ba Mañaritik hasi giñun gure abenturatxue... ta zer pentsetan dau lesionauek, kasu eingo dotzegule? jaja, ba ez. Ingurue aurretik ezagune zalez ba hortik ibili giñen gure orientaziñue konprobetan, pista kanpotik, harrixetatik, krestetatik...., saltsilla apur bat emon beharko jako bidiai ez?


Mugarra

Ta hobiena on dator, iñunganera heldu giñenien, obarako bidie hartu bugiñun, baña lar arin zan gero Dimara heltzeko, asike planai bueltie emon dotzegun: beste bide bat hartzen bagiñun Baltzolatik pasau ahalko giñen, eskaletan dauen jentie ikusi, ta gero Dimara juen. Bide luziaue baña interesantiaue, asike hori ein giñun.


Apur bat eskumarau Intxaursaltsa


Baltzolako koba inpresionantera heldu giñenien bazauen jentie eskaletan, ta kasualidadie lagun batzuk be bai. hauerakz berbetan hasi, guk zeozer jan ta azkenien enbidixan enbidixaz beraien katuen tallie preguntau ta guk be eskaletan amaitu giñun. Hobeto esanda "eskaletan" ze Baltzolako biak oso polittek, baña guretzako oniño gradu handixe.... asike hor ibili giñen intxaursaltsa bian intentuek eiten, oso politte! Joder, zeñek esango zaben eskalau ta dana eingo giñule? eske zelako egune, parajie super politte, laguntzie be bai, ta gañera eskaletako aulerie eukin!!! baña gure rekorridue ez da amaitu, ondiño Dimara heldu behar gara, asike aurrera.



Egindako ibilbidie

Azkenean bide generaletik kilometro batzuk ein ostean Dimako kartela ikusi giñun. Helburue beteta!!!! Diman gauz!!!! ta zelako ondo pasau dogun egune, ta oniño gelditzen dana klaro, ze azkenien kontzertuetara etorri gara!

Ba hor ikusi giñuzen gure lagunek (lesionae barne) ta beste ezagun batzuk be bai. Kontzertuen oso oso ondo pasau giñun ta ta barre batzuk be bota giñuzen ta gero, ba gero gerokuek...






2011/06/07

Garaipen guztiak hastera ausartzen garenean hasten dira


Ba bai, benetan ausartzien hasten dira gauzak bere fruitua ematen. Ta hori oin esaten dot, ze bertan momentuen kaka einde egon nintzen, kaka einde gitxi da.


Lehenengo erakustaldixe
 

Ba pare bat bider entrenau ostien jaialdixen parte hartzera ausartu nintzen eta ostras, zelako esperientzixie!!! Benetan inpaktantie.

Aurreko momentuetan mundu guztixe aber tela horrek zetako ziren preguntetan zabillen, ta baten bat aurretik niriek ziela jakiterakuen.... "zer ein biozu?", "gorarte igon biozu?", "ta jausten baza?", "oihana kontuz ibili e?", "baña benetan ein biozu?"..... orduen ni ya nerbiosa ipintzen hasi nazen, como no. Baña jentiek kriston goguek zaukon "espektakulue" ikusteko (batzuk horretarako bakarrik etorrite...ta egixe esan eskertzen da, benetan animuek emoten dauzela) Ai ama!!! ta nik oin danon aurrien ein biot? zelan okurridu jaten hau eitie?

Bueno, ba nire txanda heldu da ta musikie hasten da. Joder, jentien arpeixek inpaktau ein dozte!! batzuk susto arpeixe dekie, beste batzuk kuriosidade arpeixe, bestiek akojono atpeixe ta bestiek flipetan dabiz!!! ta nik orduen holako arpeixek ikusterakuen, ba zer eingot? ni be akojonau ta dana a toda ostia ein!!! Benetan jentien arpeixek inpaktau zoztela, ta caidan bat, edo inpresiñue emon behar zauen zeozer ein behar nabenien ta jentie begitzen banaben..... pufff!!! niri be akojonue sartzen jaten!!! Eskerrak gero figura edo postura batzuten irribarre pare bat botaten hasi nitzela ta jentien arpeixek be kanbixau eiten ziela, zelako ondo!!!

Ba holan juen zan nire estrenue, tentsue baña oso oso pozik!!!! denpora guztixen txaluek ta animuek entzuten zien, ta horrek guztixek niri zuzendute euezan. Dantzak azkenien ezauen nik pentsetan naben moduen urten, baña bueno, jentie oso oso pozik gelditu zan ta gero mundu guztixek zoriontzen dozten. Garaipenak hastera ausartzen garenean hasten dira, bai ezta? Jaialditik aurrera nahiz ta nerbixuek kriston pasadie jokatu, aukera batzuk zabaltzen hasi jatez, ta hori da bille nabillena ezta? Ba oin horretan gogor jarraitu biher, jejeje. Oso oso pozik.

Hemen dekozue jaialdiko espektakulue, ia zer pentsetan jatzuen!!!




Oin batek batek interesa badeko, badakizue, abisau ta holako besten bat eiteko prest!!!